Arrautzak

Xixorin Zestoako Ertxieko arrautz ekologikoak saltzen ditugu , eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK) ziurtagiria dute.

Gehiago irakurri...

Bere ezaugarri nagusiak

 FRESKOAK. Zuzeneko salmentaren aldeko apustua egiten dute, eta beraz, zuzenean garraiatzen dira arrautzak oilategitik salmenta gunera. Gertutasun hori dela medio, arrautzak gehienez bost egun pasako ditu errutetik salmenta gunera iritsi arte.

 NATURALAK. %100 elikagai ekologikoen bidez hazten dira oiloak; ez dute erabiltzen ez kimika artifizialik, ez transjenikorik, ezta koloranterik ere.
 KALITATE GORENEKOAK. Zereal eta lekadun ale ekologikoarekin elikatzen dituzte oiloak eta larretan aurkitzen dituzten zizare, xomorro eta elikagai naturalekin osatzen dute euren elikadura. Horrek aparteko kalitatea ematen die erruten dituzten arrautzei.

 INGURUMENAREKIN ERRESPETUAN. Nekazaritza ekologikoak kalitate goreneko produktuak bilatzen du, beti ere ingurumenaren errespetutik eta lurraren emankortasuna babestuz.

Emaitza bakarra erakusten