.209,11.631-11.633c0-3.497-1.578-6.602-4.022-8.732v-10.67h7.91c4.471,0,8.108,3.637,8.108,8.108V191.497z">

Xixori belardendari buruz

Xixak

Zure osasuna eta etorkizuna zaintzen ditugu

Bi hitz horietan laburbiltzen da XIXORIn egunero lantzen ditugun oinarriak. Osasunari buruz hitz egiten dugunean uste dugu argi dagoela egiten duguna garela, zenbat eta osasungarriagoak izan gure bizi-ohiturak, orduan eta hobea izango da gure osasuna.

Beraz, prebentzioa erabakigarria da. Eta, alde horretatik, funtsezkoa da gure elikadura zaintzea. Baina gutako bakoitzaren osasuna estu lotuta dago bizi garen ingurunearekin. Ez da harritzekoa iraunkortasunari, birziklapenari, Km0ari, ekonomia zirkularrari eta horrek guztiak gure osasunean duen eraginari buruzko irizpideek egunetik egunera garrantzi handiagoa hartzea.

Alde horretatik, eta gure ingurunearen zaintzari dagokionez, uste dugu prebentzioa dela ere jarrerarik arduratsuena.

XIXORIn jarraitzen ditugun irizpideak

Hori guztia dela eta, XIXORIn eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuak erabakitze orduan irizpide hauek oso kontutan hartzen ditugu, eta ondorioz, gure erabakiak printzipio hauetan oinarritzen dira:

1.- Produktu ekologikoak. Kalitatezkoak izateaz gain, osasungarriak eta ingurumena errespetatzen duen ekoizpen jasangarri bat izatea.
2.- Hurbileko produktuak. Ahal dugun neurrian, irizpide hori aplikatzen dugu lantzen ditugun atal guztietan.
3.- Merkataritza txikia eta tokiko ekonomia bultzatzea.
4.- Bidezko merkataritzari laguntzea.
5.- Zerbitzua eta hurbiltasuna.

Gure web-orria bisitatzera gonbidatzen zaitugu, eta egiazta ezazu umiltasun osoz esaten dugula zer egiten dugun eta esaten duguna egiten saiatzen garela, egunerokoan gure hondar-ale txikia emanez zure osasuna zaindu eta etorkizuna hobetzeko.

pedido desde el móvil
Poltsak

Egin zure eskaera Whatsapp-etik eta prest izango duzu jasotzeko nahi duzunean

Zure erosketak errazteko eta erosoenak egiteko, eskaerak telefonoz edo posta elektronikoz egiteko aukera eskaintzen dizugu, ondoren, dendan jasotzeko ondoen datorkizunean. Dena prest utziko dizugu, jaso besterik egin ez dezazun.

Bisita birtuala

Lortu % 3ko beherapena erosketa guztietan

Andoain Txartelarekin

Andoain Txartela
X