Garbantzuak
Garbantzua aipagarria da xurgapen moteleko karbohidratoetan, glukosa pixkanaka asimilatzen baitute. Zuntz-aberastasunak heste-zirkulazioa hobetzen du, eta karbohidratoen xurgapena are motelagoa izaten laguntzen du. Garbantzuak mineral asko ditu, batez ere kaltzioa, fosforoa, burdina, potasioa, zinka eta magnesioa, eta bereziki aberatsa da B1, B6 eta azido folikoan. Lipidoen ekarpena gainerako lekaleena baino handixeagoa da, soja izan ezik. Gantz-azido insaturatuak, oleikoak eta linoleikoak nabarmentzen dira.








